Atzo arratsaldean desaktibatu zuen Eusko Jaurlaritzak haize zakarrengatik ezarritako abisuak. Astelehen arratsaldetik astearte arratsaldera haize bolada zakarrak izan ziren herrian. Aemetek Zumaiako paolean duen metereologia estazioak bi haize ufada indartsu neurtu zituen atzo: orduko 90 kilometrokoa goizeko 9:00etan eta 96koa 13:00etan.
Zorionez, haize zakarrak ez du kalte nabarmenik eragin herrian. Ardantzabide auzoan hondakinen edukiontzi batzuk irauli zituen. Alaien, berriz, Aitzuri pilotalekuaren sabaiko elementu bat soltatu zuen. Segurtasunagatik Aitzuri kalea itxi ondoren, suhiltzaileei deitu zioten elementu hori finkatzeko.