Bost ontzirekin lehiatuko da Zumaia larunbatean hasiko den Gipuzkoako batel ligan

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 9a, 16:00

Telmo Deuneko arraunlariak astearte arratsaldean entrenatzen. (Juan Luis Romatet)

Errenterian jokatuko da Gipuzkoako batel ligako lehen jardunaldia, zapatuan, 12:30ean hasita. Hamabi jardunaldiz osatuko da, apirilaren hasierara bitartean.

Negu gorrian egindako entrenamendu saioen ondoren, lehiarako unea heldu zaie Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteko arraunlariei. Etzi, larunbatez, Gipuzkoko batel ligako lehen jardunaldia jokatuko dute Errenterian. 12:30ean hasiko dira estropadak.

Zumaiak bost ontzirekin hartuko du parte ligan: emakumetan eta gizonetan bina batel, eta ontzi misto bat ere aterako du aurtengoan. Infantil kategorian ontzi bat aterako du, emakumetan. Kadetetan hiru ontzi lehiatuko dira Zumaiaren izenean, nesken eta mutilen bana, baita ontzi mistoa ere. Gizonen batel bat ere uretaratuko dute, nagusien kategorian.

Guztira, hamabi jardunaldiz osatuko da aurtengo liga, beti ere, eguraldia lagun bada. Zumaian martxoaren 29an izango dira estropadak. Egun horretan, ligako 11. jardunaldia hartuko du Zumaiak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide