24 proposamen mendiaz gozatzeko

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 10a, 10:30

Indamendiko mendizaleak iazko abenduan Arantzazura egindako irteeran. (Indamendi M.B.)

2025era begirako mendi irteeren egutegia prestatu du Indamendi mendi bazkunak. Goiz bueltak, egun osokoak eta egun bat baino gehiagokoak egingo dituzte urtean zehar, Euskal Herri mailan, baina baita euskal mugetatik kanpora begira ere. 

Neguko oporraldietan pilatutako kilo horiek botatzeko aukera aproposa eskaintzen du mendira joateak, eta lagun artean bada, oraindik eta hobeto. Urteroko legez, eta bada mende erdia baino gehiago, mendi irteerez betetako egitaraua prestatu du Indamendi mendi bazkunak hasi berria den 2025. urte honetarako.

Goiz bueltak egingo dituzte neguan eta udazkenean zehar, baina eguna luzatzen doan heinean, egun osokoak izatera pasatuko dira. Horiez gain, ohikoak diren Aste Santuko (Val D'Aranera) eta San Pedro jaien inguruan (Valle de Tenara) antolatzen dituzten irteera luzeak ere aurki daitezke egitarauan. Horiei, larunbat eta igandean egingo dituzten hiru txango gehitu behar zaizkio: martxoaren 22 eta 23an Asongo mendixketara, uztailaren 19 eta 20an Vallée d’Oô-ra, eta irailaren 19an eta 20an Europako mendietara.

Hasteko, igande honetan bertan egingo dute urteko lehen irteera, Azkoitiko Aizpurutxotik Zumarragako Antiguara artekoa. 14 kilometroko bidea egingo dute eta tartean Samiño/Irumugarrieta (933 m) eta Izazpi (972 m) mendiak igoko dituzte. Interesdunek gaur eguerdira arte dute izena emateko aukera, Indamendiren webgunean edo WhatsApp bidez 688 86 08 52 telefono zenbakira mezua bidalita.

Urteko egitaraua

  • 2025-01-12: Aizpurutxo – IZAZPI – Zumarraga
  • 2025-01-26: Ainhoa – MONDARRAIN – Itsasu
  • 2025-02-09: Zumarraundi – GAZTELUAITZ – Arantzazu
  • 2025-02-22: Barinaga – KALAMUA – Ixua
  • 2025-03-15: Mañaria – UNTZILLATX – Urkiola
  • 2025-03-16: Bailarako Ibilaldi Neurtua
  • 2025-03-22/23: Asóngo Mendixkak
  • 2025-04-06: Lezaun – MALKAXKO – Lizarraga
  • 2025-04-13: Zumaia Bira
  • 2025-04-17/21: (aste santuko irteera) Val d’Aran
  • 2025-05-11: Ziordia – Urbasa – Bakedano
  • 2025-05-18: Indamendi Eguna
  • 2025-06-01: Endarako urtegia – IZU – Arantza
  • 2025-06-15: Hondarribia – Labetxu – Pasaia
  • 2025-06-28/29: (San Pedrotako irteera) Valle de Tena
  • 2025-07-19/20: Vallée d’Oô
  • 2025-09-06: Betelu – BALERDI – Amezketa
  • 2025-09-13: Mendiola – ASTXIKI – Axpe
  • 2025-09-27/28: Picos de Europa
  • 2025-10-12: Bidarrai – IPARLA – Izpegi
  • 2025-10-26: Txindoki
  • 2025-11-09: Ubide – OKETA – Etxaguen
  • 2025-11-23: Landarbaso – URDABURU – Hernani
  • 2025-12-14: Albinako urtegia – JARINDO – Arlaban

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide