Bihartik aurrera jarraituko dute protestan Zumaiako pentsiodunek

Maria Maya Manterola

Pentsiodunen elkarretaratze bateko irudia, 2024ko irailan. (Bittor Bengoa)

Gabonetako oporraldiaren ondoren, bihar itzuliko dira berriz ere Saregile plazara. Sinadura bilketa jarriko dute martxan datozen hilabeteetan.

Zumaiako jubilatuen eta pentsiodunen plataformak bihar hasiko ditu elkarretaratzeak, Gabonetako etenaren ostean. Bihartik aurrera, astelehenero elkartuko dira Saregile plazan 12:00etan.
 
Mobilizazioekin hasi zirenetik ia zazpi urte igaro direnean, gutxieneko pentsioa lanbide arteko gutxieneko soldatarekin pareka dezatela eskatzeko sinadura bilketa abiatuko dute aurki. Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko dute gero zerrenda, pentsio egokiak lortzera bidean beste urrats bat emateko asmoz.
 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide