Gaur ekingo diote Gipuzkoako xake ligari Kbiko taldeek

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 11a, 11:00

Kbi taldeko jokalariak iazko denboraldi amaieran. (Juan Luis Romatet)

Hiru talde aurkeztu ditu Zumaiako xake klubak asteburu honetan hasiko den Gipuzkoako ligara. A taldeak etxetik kanpo jokatuko du; B eta C taldeak, aldiz, etxean ariko dira.

Gabonetako etenaldiaren ondoren, bueltan dira hainbat kirol jarduera. Xakearen kasuan, gaur bertan ekingo diote 2025eko denboraldiari, Gipuzkoako ligako lehen jardunaldiarekin. 

Zumaiako Kbi xake klubak hiru talde aurkeztu ditu aurtengo ligara. Preferente mailan, bigarrengoan eta hirugarren mailan lehiatuko dira Zumaiako xake jokalariak. 

Iazko denboraldian igoera lortu ondoren, Kbi A taldeak debuta egingo du bihar preferente mailan. B multzoan arituko dira zumaiarrak, eta ligako lehen jardunaldian Azkoitiara joango dira. Larunbatean, Anaitasuna-Kakute A taldearen aurka arituko dira.

B taldea, berriz, bigarren mailan arituko da aurten ere, iaz kategorian mantentzea ziurtatu ondoren. Hauek Billabona D taldea hartuko dute etxean. Gaur jokatuko dituzte partidak, 16:00etan hasita, Hogarrean.

Beheko plazako nagusien zerbitzuan, Hogarrean, jokatuko dute, baita ere, Kbi C taldeko jokalariek. Hirugarren mailan arituko dira hauek eta Debako San Roke taldea hartuko dute etxean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide