Beatrice Salvioniren liburuaz arituko dira asteartean irakurle taldearen saioan

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 12a, 11:00

Beatrice Salvioni.

Martxora bitartean hiru liburu aztertuko dituzte Uxue Alberdik gidatutak saioetan, eta lehenengoan Salvioni idazle italiarraren Barrengaizto liburuaz arituko dira. 

Irakurri matte Zumaiako irakurle taldearen saioa izango da arteartean, 18:00etan hasita, Alondegiko Moila gelan. Uxue Alberdi idazleak gidatzen duen taldeak iragarri ditu martxora bitartean irakurri eta aztertuko dituzten liburuak, eta horietatik lehena Beatrice Salvioniren Barrengaizto izango da.

1995. urtean Monza (Italia) hirian jaioa, Filologia Modernoan graduatu zen, eta Calvino eta Raduga sariak irabazi zituen 2021ean Il volo notturno delle lingue mozzate kontakizunagatik. Barrengaizto bezala euskaratu den La malnata du lehen eleberria. Dagoeneko berrogei hizkuntza ingurura itzuli dute, eta telesail gisa ere egokituko dute.

Martxora bitartean hizpide izango dituzte beste bi liburuak Miren Amurizaren Pleibak (otsailaren 11n, idazle beraren presentziarekin) eta McKenzie Warken Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza. Memoria bat (martxoaren 11n) izango dira.

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide