Beste aukera bat Beheko Plazaren Gabonetako sortak jasotzeko

Juan Luis Romatet

Hogarra.

Beheko Plaza jubilatu eta pentsiodunen elkarteak Gabonen bueltan zozkatutako sorta batzuk oraindik jaso gabe daude. Bigarren aukera bat izango dute zozketako onuradunek saskiak eskuratzeko.

Azken urteotan bezala, Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak saskiak zozkatu ditu bere bazkideen artean. Gabon garaian izan zuten zozketako onuradunek erregaloak jasotzeko aukera, baina, Beheko Plazak azaldu duenez, saski hauetako batzuk oraindik jaso gabe daude. 

Opariak jaso ez dituztenek urtarrilaren 20ra arte izango dute hauek jasotzeko aukera. Bestela, berriro zozkatuko dituzte. 

Loteak Beheko Plazak Hogarrean duen bulegoan jaso daitezke. Erosketako orga eramatea gomendatzen dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide