Martin Arbeo durangarrak Liluraren kontra. Trantsizio geopolitikoaren argi-ilunak izeneko liburua aurkeztuko du datorren ostegunean, hilaren 16an, 18:30etik aurrera, Alondegian. Zumaiako Sortuk antolatutako saioa izango da ostegunekoa.
Mendebaldearen gainbehera eta mundu multipolarreranzko trantsizioan, ezkerraren eta Euskal Herria bezalako herri zapalduen egitekoa zein den aztertu nahiko dute datorren asteko saioan.