Berriatuko Mastersak ihes egin dio Frida Watkinsi

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 13a, 08:00

Frida Watkins eta Elaia Gogenola, ostiraleko finala hasi aurretik. (Eraman!)

Berriatuko Masterseko finala jokatu zuen puntista zumaiarrak ostiral iluntzean. Aurkariak nagusi izan ziren, eta 2 eta 0 emaitzarekin galdu zuten Gogenolak eta Watkinsek partida. 

Urteko lehen finala jokatu du pasa den asteburuan Frida Watkins puntista zumaiarrak. Berriatuko Masterseko txapelak izan ziren jokoan pasa den ostiral iluntzean Bizkaiko herri horretako Mendibarren frontoian. Elaia Gogenola eta Frida Watkins aritu ziren horiz, marroi koloreko kamiseta zeramatzaten Ihar Arakistainen eta Arai Lejardiren aurka. 

Pasa den urte amaieran erdietsitako Emakumea Kirolarin lortutako txapelari Berriatuko Mastersekoa gehitu nahiko zion zumaiarrak, baina oraingoan ez da posible izan. Arakistain eta Lejardi bi jokoetako lehen tantoetatik aurretik jarri ziren markagailuan, eta Gogenolak eta Watkinsek ezin izan zuten partida irauli. Hala, 2 eta 0 emaitzarekin (15-19, 15-13) irabazi zuten finala lehenek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide