Abian da aurtengo Gipuzkoako batel liga. Igande eguerdian jokatu zuten lehen jardunaldia Errenterian, eta bertan izan ziren denboraldi berrirako Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak uretaratutako bost ontziak.
Maila absolutoan, gizonetan, irabazle izan zen Zumaia eguneko jardunaldiari amaiera eman zion estropadan. Denbora hobea egin zuten gorriek haien atzetik sailkatu ziren San Pedro eta Hibaikaren aurretik.
Promesetan ere lan ona egin zuten Zumaiako ontziek. Emakumeetan, bigarren izan ziren, Hernani A-ren atzetik, eta hirugarren gizonetan Zarautz A eta San Pedro A-ren atzetik. Promesatan baita ere, Zumaiako talde mistoa bederatzigarren izan zen. Emaitza bera lortu zuen emakumeen infantil mailako ontziak.
Datorren asteburuan jokatuko dute ligako bigarren jardunaldia, larunbatean, Pasaiako uretan, San Pedrok antolatuta.