Urtea garaipenekin hasi du Julen Mateos motorista zumaiarrak. Moto-kros modalitateko bi txapelketa jokatu dituzte pasa berri den asteburuan, eta bietan irabazi du motorzale gazteak.
Larunbatean, Langraitzen (Araba), San Jose Menesianos ikastetxean, Euskadiko txapelketa jokatu zuten, eta lehen saria eskuratu zuen Mateosek. Igandean, berriz, Gaztela eta Leongo txapelketa jokatu zuten Tordesillasen (Espainia). Han ere garaipen erdietsi zuen zumaiar gazteak.
Etorkizun oparoa duela erakutsi du Mateosek garaipen hauekin.