Munduko txapelketatik kanpo geratu da Kauldi Odriozola, lesioagatik

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 13a, 15:23

Kauldi Odriozola, iaz Espainiako selekzioarekin jokatutako partida batean. (IHF)

Nantes klubek jokalari zumaiarra lesionatu egin zen Norvegiaren aurka jokatutaki prestatze partidan, eta aurten jokatuko duten munduko eskubaloi txapelketatik kanpo geratu da. Hala iragarri du Jordi Ribera hautatzaileak gaur. 

Poztasunetik etsipenera 24 orduko epean. Aurten Norvegian, Kroazian eta Danimarkan jokatuko den munduko eskubaloi txapelketara eramango zituen jokalarien zerrenda iragarri zuen atzo Jordi Ribera hautatzaileak, eta bertan zen Nantes klubeko jokalari zumaiarra. Egun bat geroago jakin da, lesio bat dela medio, mundialetik kanpo geratu dela zumaiarra. 

Castellon (Herrialde Katalanak) jokatu dute Espainiako Nazioarteko Saria azken egunotan munduko txapelketarako presta aldera, eta larunbatean jokatutako azken partidan, Norvegiaren aurka jokatutakoan, lesioa izan zuen Odriozolak. Azterketak egin ondoren, muskulu bikietan zuntz-haustura bat izan duela jakin dute. Hala, deialditik kanpo geratu da zumaiarra, eta haren lekuan Ademar Leon taldeko Carlos Alvarezek hartu du. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide