Zumaiako pentsiodunek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Saregile plazan. Hasiera aldarriei, osasungintza publikoaren aldekoa eta gerraren aurkakoa gehitu diete azken hilabete hauetan.
Zazpi urte beteko dira protesta ekitaldi hauekin hasi zirenetik, eta datozen hilabeteetan sinadura bilketa hasiko dute pentsioak lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzea eskatzeko.