Beheko Plaza jubilatuen eta erretiratuen elkarteak 2025. urterako hiru bidaia antolatu ditu. Horietatik lehen apirilaren 1etik 7ra bitartean egingo dute, eta Galiziara joango dira, Ribeira Sacra eskualdera hain zuzen ere.
Ribeira Sacra, Cabeko, Sileko eta Miñoko ibaietako erriberen arteko zonaldea da. Zonalde hau Lugoko probintziaren hegoaldean eta Ourenseko iparraldean kokatuta dago eta bere hiriburua Monforte de Lemos herria da. Bidaian zehar, Ourense eta Leon hiriak bisitatuko dituzte, baina baita Sil ibaiaren sorrera, Termas, Encoro das Conchas edo Celanova, beste lekuen artean.
Interesdunek datorren astelehenetik, hilaren 20tik aurrera eman ahal izango dute izena Beheko Plazak Hogarrean duen bulegoan, 11:00etatik 12:00etara. Bidaiaren inguruko xehetasunak Hogarreko sarrerako iragarki taulan aurki daitezke.
Beste bi bidaia
2025era begira beste bi bidai ere antolatu ditu Beheko Plazak. Hala, ekainaren 3tik 9ra Portugalko hiriburu den Lisboara eta haren ingurura joango dira. Urriaren 2tik 11ra, berriz, Benidormera (Herrialde Katalanak) joango dira.