Errefortzu eskoletarako boluntario bila dabiltza Etxape zentro sozialistan

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 16a, 08:57

Ekitaldia Etxape zentroan.

Interesdunak harremanetan jar daitezke Urola Kostako Kontseilu Sozialistako kideekin. 

Urola Kostako Kontseilu Sozialistako kideak ikasleentzako errefortzu eskolak ematen hasi ziren duela pare bat urte Aita Mari auzategiko Etxape zentro sozialistan. Izan ere, ekintza honen antolatzaileen arabera, ikasle horiek etxean duten diru sarrerengatik eskola ordutegitik kanpoko errefortzurik jaso gabe geratzen dira. "Maila sozioekonomiko altuko ikasleek maila baxukoek baino ordu bat gehiago igarotzen dute astean etxeko lanak egiten". Horrez gain, Kontseilu Sozialistako kideen esanetan, "etxe askotan gurasoek ez dakite euskaraz eta seme-alabei etxeko lanak egiten laguntzeko arazoak dituzte".

Horri irtenbide bat eman nahian, aurten ere errefortzu eskolak emateko borondatea erakutsi dute Etxape zentroan. Horretarako, baina boluntarioak behar dituzte. Ekintza honetan parte hartu nahi dutenek 622 21 85 25 telefonora dei dezakete, urolakosta@kontseilusozialista.eus helbidera idatzi edo Etxape zentrotik pasa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide