Filipinetan ari dira jokatzen aste honetan junior mailako munduko surf txapelketa. Bi zumaiar dira bertan, Janire eta Annette Gonzalez Etxabarri ahizpa. Lehena bigarren txandan kanporatu zuten; bigarrena, aldiz, final zortzirenetarako sailkatu da.
Txandaz txanda, aurrera doa Annette Gonzalez Etxabarri munduko txapelketan. Lehen bi txandak igaro ondoren, final hamaseirenetan Lily Henry hegoafrikarra izan zuen aurkari, baita alde handiarekin irabazi ere zumaiarrak. 10,66 puntu egin zituen Gonzalez Etxabarrik, eta 4,80 Allenek. Txapelketako final zortzirenetan Sanoa Dempfle-Olin kanadiarra izango du aurkari.
Janire Gonzalez Etxabarrik ez du hainbesteko zorterik izan. Lehen fasean bigarren izan zen bere txandan, eta bigarrengoan Cocona Kawase japoniarraren aurka. Gutxigatik gailendu zen asiarra: 12,57 puntu lortu zituen Kawasek, eta 11,60 Gonzalez Etxabarrik. Ondorioz, txapelketatik kanpo geratu da.