Zinemagile oparoa da François Ozon frantziarra. Urtean film bat aurkeztu izan du 1990eko hamarkada amaieran debuta egin zuenetik. Orain arte egin duen azkena asteburu honetan Aita Marin ikusi ahal izango den Cuando cae el otoño da. Filma gaur, bihar eta etzi emango dute Zumaiako zinema aretoan, 19:30ean.
Filma iazko Donostiako Zinemaldian erakutsi zuten, Sail ofizialean, eta bi sari eskuratu zituen: gidoi onenarena eta taldeko interpretazio onenarena Pierre Lottinentzako.
Sinopsia
Michelle sasoi betean dagoen emakumea da, erretiro lasaia bizi duena Borgoinako herrixka batean; Marie-Claude –bere lagunik onena– ere hor bizi da. Santu Guztien Egunean, Valérie –bere alaba– etorriko zaio ikustera, Lucas biloba eskola-oporretako aste osoan uzteko asmoz. Baina ezer ez da espero bezala gertatuko.
Igandean, haurrentzako filma
Asteburu honetan haurrentzako film bat ere erakutsiko dute. Igandean izango da, 17:00etatik aurrera, eta eskainiko duten lana Klara eta hazi magikoaren misterioa izango da.