Olinpiar Jokoak, Musika eta Dantza Eskolaren Inauterietako jaialdiko gaia

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 19a, 10:00

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako jaialdiak ematen dio hasiera Zumaiako inauteri jaiei. Aurten Olinpiar Jokoak izango dituzte ospakizuneko gaia.

Parisen (Frantzia) ospatu ziren iazko udan Olinpiar Jokoak, eta Los Angelesen (Estatu Batuak) jokatuko dituzte hurrengoak, 2028an. Bi hirien arteko bidean Zumaian egingo du geldialdia jokoetako zuziak. Izan ere, Joko horien inguruko jaialdia egingo dute Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasle, irakasle eta familiartekoak otsailaren 28an.

"Gabonetan egindako jaialdian pista bat eman genuen, zuzia agertokira eraman genuenean", dio Musika eta Dantza Eskolako zuzendari Sofia Oriak. Zuri hori aurrerantzean leku batetik bestera eramango dute, eta astean behin herriko puntu desberdin batean egongo da. "Lehenbizi Ubillos jauregian izan dugu eta ondoren Torreberrira eraman genuen, dantza eskolak hartzen ari diren adinekoek eraman zezaten". Alondegitik, Itsas kiroldegitik eta Gizarte Zerbitzuen egoitza den Brankara ere eramango dute. "Otsailaren 28ra arte jokoen lekukoa mugimenduan izango da herriko toki desberdinetan".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide