Lide Arrizabalaga eskubaloi jokalari zumaiarrak bere klubaren, lagunen eta zaletuen omenaldia jasoko du gaur arratsaldez, 17:30ean, jubenil mailako bere taldeak, Inmo Azkue Pulpok, Lubakin Basauriren aurka jokatuko duen partidaren atarian. Jokalariek pasilloa egingo diote eta Zumaiako kiroldegira bertaratutakoen txaloak jasoko ditu.
Arrizabalagak zilarrezko domina lortu zuen Euskadiko selekzioarekin urte hasieran Herrialde Katalanetan jokatutako CESA 2025 erkidegoen arteko txapelketan. Ez da hori izan zumaiarrak azken hilabeteetan lortutako domina bakarra izan. Iazko udan Espainiako hondartza eskubaloi txapelketako urrea irabazi duen Euskadiko selekzioarekin.
Urtea hasteko, Espainiako goi mailako teknifikazioetara ere deitu dute eskubaloi jokalari zumaiarra. Urtarrilaren amaieran egingo dituzte topaketa hauek Granadako (Andaluzia, Espainia) Sierra Nevadan.