Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak 300 euroko hiru erosketa txartel zozkatu zituen pasa den Gabon garaian. Behin zozketa eginda, saridunak honakoak izan dira: Anttoni Gaztiain Apain ile-apaindegian egindako gastuagatik, Marije Oiarzabal Sartaia saltokian egindako erosketagatik, eta Amparo Franco Ekin elektrizitatean egindako erosketagatik. Saridunek jaso dituzte dagoeneko sariak.