Horma irudia margotuko dute GKSko lagunek Estazio auzora eramaten duen tunelean

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 18a, 15:00

Estazio auzora joateko oinezkoen tunelean dagoen horma irudia. (Juan Luis Romatet)

Astebete barru Bilbon eta Iruñean egingo dituzten manifestazioaren harira egingo dute ekintza saihesbide azpitik igarotzen den tuneleko horma batean.

Gerra eta faxismoaren aurka. Gazte langileok lehen lerrora lelopean manifestazio bana deitu du Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) datorren astebururako Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa). Larunbatez, urtarrilaren 25ean egingo dira bi mobilizazioak, eta Bilbora joateko autobusa ere jarri dute kostaldeko herrietatik. 

Martxa horien atarian, ekintza desberdinak antolatu ditu Urola Kostako GKSk kostaldeko herrietan. Zumaiari dagokionez, horma irudia margotuko dute bihar eguerdian N-634 errepideko saihesbidearen azpitik igarotzen den tuneleko paret batean. 12:00etarako jarri dute hitzordua, eta haren amaieran mokadua emango dela ere iragarri dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide