Omenaldi xume bezain merezitakoa

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 19a, 08:02

Lide Arrizabalaga, Pulpoko eta Basauriko jokalariek egindako pasillo artetik pasatzen. (Juan Luis Romatet)

Omenaldia eskaini zion Pulpo Eskubaloiak Lide Arrizabalaga jokalariari jubenil nesken taldeak Basauriren aurka jokatutako partidaren atarian.

Duela bi aste Euskadiko selekzioarekin CESA txapelketan zilarrezko domina irabazi zuen Lide Arrizabalaga eskubaloi jokalaria omendu zuten atzo arratsaldez Lubaki kiroldegian, bere taldeak, Inmo Azkue Pulpo jubenil mailako taldeak Basauriren aurka jokatutako partidaren atarian. Iaz eta urte honen hasieran lortutako hiru dominak lepotik zintzilik zituela, bi taldeetako jokalariek egindako pasillotik pasatu zen zumaiar gaztea jokalariek beraien eta zaletuen txalo artean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide