Gerraren eta faxismoaren aurkako horma irudia margotu du GKSk Alai auzategian

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 19a, 17:00

GKSko kideak horma irudia margotzen. (Juan Luis Romatet)

Datorren astean Bilbon eta Iruñean egingo dituzten manifestazioaren atarian margotu dute murala saihesbide azpiko tuneleko horman. 

Gazte Koordinadora Sozialistako (GKS) Zumaiako kideek murala margotu dute gaur eguerdian Alai auzategian, N-634 errepideko saihesbide azpitik doan tuneleko horma batean. Datorren larunbatean, urtarrilaren 25ean, Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa) deitutako manifestazioetako leloa margotu dute Estazio auzora eramaten duen tuneleko horman: Gerraren eta faxismoaren aurka. Gazte langileok lehen lerrora.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide