Gipuzkoako xake ligako lehen jardunaldia positiboa izan bazen Zumaiako Kbi xake klubarentzako, ezin berdina esan pasa den larunbatean jokatutako bigarren jardunaldiagatik. Izan ere, hiru taldeek porrotak jasan zituzten beraien kategoriatako neurketetan.
Preferente mailan, Kbi A taldea Andoaingo Agustin de Leiza A taldearen aurka neurtu zen. Andoaindarrak izan ziren irabazleak 1,5-2,5 emaitzarekin. Fermin Lauroba, Oier Sarasketa, Xabier Aranzabal eta Julio Hernan Andrade aritu ziren zapatuan A taldearekin jokatzen. Larunbatean Zumaian neurtu ziren bi taldeak sailkapeneko buruan dira, 5,5 puntutara berdinduta. Datorren jardunaldian Gros C taldearen aurka arituko dira zumaiarrak, Donostian.
Bigarren mailako jardunaldian ere andoaindarrak eta zumaiarrak neurtu ziren, kasu honetan, Andoainen. Bi klubetako B taldeen arteko lehian Agustin de Leiza B izan zen nagusi 2,5-1,5 emaitzarekin. Oscar Aizpurua, Miguel Angel Aguado, Iñaki Arrieta eta Valeria Baez izan ziren Kbi B-ren ordezkaritza Andoainen. Bi jardunaldi jokatuta, sailkapenean bigarren dira zumaiarrak. Datorren asteburuan Zarautz B hartuko du Zumaian.
Hirugarren mailako jardunaldian Zaleak B-ren aurka aritu zen Kbi C taldea, Bergaran, eta 3-1 emaitzarekin galdu zuten zumaiarrek. Endika Ruiz, Oier Urbieta, Mohamed Benabdallah eta Amine Benabdallah izan ziren Zumaiako jokalariak larunbatean. Bi jardunaldi jokatuta, bere multzoko bederatzigarren dira zumaiarrak. Hurrengo zapatuan Altuna y Uria B taldea hartuko dute Hogarrean.