Maila ona erakutsi dute Zumaiako batelek Gipuzkoako ligako bigarren jardunaldian ere

Juan Luis Romatet

Pasaian jokatu ziren larunbatean Gipuzkoako ligako bigarren jardunaldiko estropadak. (Sanpedrotarra)

Pasaiako badian jokatu zuten herenegun ligako bigarren jardunaldian. Lehenengo postu bat eta bi bigarrengo lortu ditu Telmo Deun arraun elkarteak. 

Larunbat goizean jokatu zuten Pasaian Gipuzkoako batel ligako bigarren jardunaldia. Astebete lehenago Oreretan gertatu bezala, Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteko ontziek lan ona egin zuten Pasaian ere. 

Emaitza onena neska promesek lortu zuten. Lehenak izan ziren bere kategorian. Promesetan baita ere, baina mutiletan, Zumaiako bigarren postu bikain bat lortu zuen. Ontzi mistoa, berriz, hamargarren izan zen.

Aurretik, infantil mailako estropadak jokatu zituzten. Nesketan, Zumaiako ontzia seigarren izan zen.

Igandeko estropada saioari amaiera eman zion txandan, berriz, gizonezkoen maila absolutoan, Zumaiako bigarren izan zen. 

Ligako hirugarren jardunaldia datorren asteburuan jokatuko dute, Orion, Zarautz Arraun Elkarteak antolatuta.  

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide