55 urteko zumaiar bat larri, Aragoin izandako auto istripu batean

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 20a, 15:28

Istripua gertatu zen errepidea.

Bi autok aurrez aurre jo zuten atzo iluntzean Huescako (Aragoi, Espainia) Canal de Berdun herrian. Bi auto gidariak larri eraman dituzte erietxera. 

55 urteko zumaiar batek auto istripua izan zuen atzo Huescako (Aragoi, Espainia) Canal de Berdun herrian. Guardia Zibilak jakitera eman dutenez, istripua 19:55ean gertatu zen Tarragonia (Herrialde Katalanak) eta Donostia (Gipuzkoa) arteko N-240 errepidean, bi autok aurrez aurre jo zutenean. Auto bat 24 urteko gazte batek gidatzen zuen, eta bestean zihoan 55 urteko zumaiarra.

Beti ere Guardia Zibilaren arabera, autoetako bat bestearen erreian sartu zen eta aurrez aurre jo zuten. Gidariez aparte, autoetan ez zihoan beste inor. Bi gidariak Jacako erietxera eraman zituzten, larri. 

Guardia Zibila istripuaren nondik norakoak aztertzen ari da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide