Bihar jarriko dituzte salgai 'Gure kanoa' haur antzezlanerako sarrerak

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 21a, 08:00

'Gure kanoa' antzezlaneko irudia.

Otsailaren 2an izango da emanaldia, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrerak Turismo Bulegoan edo Internet bidez eros daitezke. 

Zurrunka Teatroa konpainiaren Gure kanoa haurrentzako antzezlana ikusi ahal izango da otsailaren 2an, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Sarrerak aurrez eros daitezke bihartik aurrera Turismo Bulegoan edo, Internet bidez, sarrerakzumaia.eus webgunean, 4,25 euroan.

Sinopsia

Abba, Senegaleko arrantzale familia batean jaiotako haur ausart zein xarmagarriaren istorioa da. "Arrainen Etxean” arrantza egiten jarraitu ahal izateko, Abba abentura luzean murgilduko da, bi mundu ezberdinen kulturak hurbilduz eta Maam Kumbaren ahotsa Izaroren herriraino emanez.

Migrazioa, Ipar eta Hegoaldeko herrialdeen arteko harremana eta ama lurraren zaintza izango da gai nagusi ikusle guztientzako txontxongilo ikuskizun sakon, dibertigarri eta poetiko horretan.

Abentura eta pasioz beteriko istorio honek, herrien taupada eta kantuen bitartez, esperantzak bizitzarekin elkarbizitzen duen parajera eramango du ikuslea.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide