HAPOren inguruko xehetasunak emango dituzte gaur arratsaldean Oxforden

Juan Luis Romatet

Pasa den astean Oxforden egindako bisita gidatuketako baten irudia. (Juan Luis Romatet)

Hiri Antolamendu Plan Orokor (HAPO) berriaren inguruko beste ekitaldi bat izango da gaur arratsaldez Alondegiko Oxford aretoan. Hitzaldia eskainiko dute plana diseinatze lanetan aritu diren arkitektoek. 

Abenduko udalbatzarrak hasierako onespena eman zion HAPO berriari. Haren berri emateko erakusketa muntatu dute Alondegiko Oxford aretoan, eta planaren inguruko xehetasunak emateko beste bi ekitaldi antolatu dituzte. Pasa den astean bi bisita gidatu egin zituzten hilaren 14ean, erakusketarekin irekierarekin batera. Gaur, berriz, hitzaldia eskainiko dute plana diseinatzen lagundu duen arkitekto taldeak. Saioa 18:30ean izango dira Oxford aretoan bertan. 

Ostegunean, aldiz, ordu eta leku berean, HAPO berriari lotutako partaidetza saioa egingo dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide