Mendiaz gozatzeko bi aukera eskainiko ditu Indamendi mendi bazkunak datorren astebururako. Larunbatean, korrika taldekoek lehen saltaka saioa egingo dute. Igandean, berriz, oinezkoez goiz buelta egingo dute. Bi irteetarako izen ematea zabalik dago.
Indamendi Mendian Korrika taldeek urteko lehen saioa egingo dute larunbatean. Andoain (Gipuzkoa) inguruko parajeak ezagutuko dituzte korrika, baita mendi batzuk igo ere: Mutto, Aizkorriko, Onddo eta Adarra (azken hiru tontor hauek irteera luzean bakarrik). Izan ere, bi distantzian artean aukeratu ahal izango dute korrikalariek: 13 kilometro eta 550 metroko desnibel positiboa duen distantzia laburra, eta bestea luzeagoa, Adarra Trail ibilbidea jarraituko duena, 21 kilometrokoa eta 1000 metroko desnibel positiboa duena.
Korrikalariak goizeko 8:00etan aterako dira Zumaiatik, Aita Mari futbol zelai alboko skate parkeko aparkalekutik.
Igandean Lapurdira
Oinezkoen taldea Lapurdira joango da igandean. Goiz buelta horretan, Itsasu eta Ainhoa arteko ibilbidea egingo dute, Mondarrain (749 metro) mendira igota. Txangoak 14 kilometro, 900 metroko desnibel positiboa eta 850 metroko desnibel negatiboa ditu.
Irteerarako autobusa 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauriko geralekutik). Autobusaren prezioa bazkide helduentzat 10 euro izango da, bazkide ez diren helduentzat 13 euro eta haurrentzat (18 urtetik beherakoa) 5 euro.
Indamendik datorren astebururako antolatutako bi irteeretarako izen ematea zabaldu. Horretarako, indamendi1@gmail.com helbidera idatzi beharko da edo 666 37 74 42 zenbakira WhatsAppeko mezu bat bidali.