Uxue Alberdik Hetero izeneko bere azken ipuin bilduma aurkeztuko du gaur arratsaldez Zumaiako Emakumeon Etxean. Saioa 18:30ean izango da, euskaraz, eta ekitaldian zehar Danele Sarriugarte idazlea izango du Alberdik solaskide.
Liburuan bildu dituen ipuinetako protagonista ia denak emakumezkoak dira, eta gizonez ari dira, nagusiki. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez: unean bertan egin eta esan ez ziren horiez.