'Bird' film britainiarra emango du Ostarrenak bihar zine forum saioan

Juan Luis Romatet

Andrea Arnold zinemagile britainiarraren azken lana emango du Ostarrena zine klubak bihar iluntzean Aita Mari zinema aretoan. 

Iazko Canneseko jaialdian aurkeztu ondoren Donostiako Zinemaldian ikusi ahal izan zen Bird filma emango du Ostarrena zine klubak, bihar zine forum saioan. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrerak aretoko leihatilan izango dira salgai 5 euroan. 

Sinopsia

12 urteko Bailey gaztea Kent iparraldeko etxe okupatu batean bizi da Bug aita ezkongabearekin eta Hunter anaiarekin. Bugek ez du denbora asko bere semeentzat eta Bailey, pubertarora iristear, arreta eta abentura bila ibili ohi da bere kasa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide