Igandean egingo dute Anadek antolatutako jaurtiketako arrantza lehiaketa

Maria Maya Manterola 2025ko urt. 22a, 10:00

Igandean 12:00etatik 16:30ak bitarte egingo dute Iñaki Espillaren oroimenezkoa, eta herriko zenbait puntutan sakabanatuta arituko dira arrantzan lehiaketan parte hartuko duten 102 zaleak.

Bi aldiz atzeratu dute azaroan egitekoa zen LXX. Elkarteen arteko jaurtiketako arrantza txapelketa. Anadek jakinarazi du igande honetan egingo dutela, urtarrilaren 26an, 12:00etatik 16:30ak bitarte. Guztira, 102 parte hartzaile izango ditu Iñaki Espillaren oroimenezkoak.

Arranplatik paol muturrera artean, Itzurun hondartzan eta Orroaga inguruan arrantzatuko dute parte hartzaileek. Arrantza puntuak zozkatu egingo dituzte, eta arrantzaleek egokitu zaien tokian hasi beharko dute lehiaketa, baina postu libreak geratuko balira, horietara mugitzeko aukera ere izango dute txapelketan zehar.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide