Itoiz taldeari buruzko dokumentala emango dute asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 24a, 09:00

Itoiz. Udako sesioa filma gaurtik astelehenera bitartean emango dute Zumaiako zinema aretoan, egunero, 19:30ean. Sarrerak aurrez eros daitezke Internet bidez. 

Euskal Herriko rock talde garrantzitsuenetakoa izan da Itoiz, eta hari buruzko dokumentala ondu dute Larraitz Zuazok, Zuri Goikoetxeak eta Ainhoa Andrakak . Itoiz, udako sesioa filmak taldeko buru eta konposatzaile Juan Carlos Perezen parte hartze zuzena izan dute, baita taldekide izan ziren Jose Garate Foisis, Jimmy Arrabit edo Jean Marie Ecay musikariena, besteak beste. 

Filma gaurtik astelehenera bitartean emango dute Zumaiako Aita Mari zinema aretoan, egunero, 19:30ean. Sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide