'Sonic 3. La película', gaur arratsaldez Aita Marin haurrentzako zinema saioan

Juan Luis Romatet

Haurrentzako zinema saioa izango da gaur arratsaldez Aita Mari aretoan. 17:00etan hasita, Sonic 3. La película filma emango dute.

Haurrek zinemaz gozatzeko beste aukera bat izango dute asteburu honetan. 17:00etan hasita, Sonic 3. La película filma emango dute Aita Mari aretoan. Sarrerak aurrez salgai daude sarrerakzumaia.eus webgunean. 

Sinopsia

Sonic, Knuckles eta Tails elkartuko dira aurkari berri eta boteretsu bati aurre egiteko, Shadow, bilau misteriotsu bat, zeinaren botereak ez baitu antzik gure heroiek orain arte ezagutu dutenarekin. Sonic Taldeak Shadow geldiarazteko eta planeta babesteko itxaropenarekin aliantza ezohikoa egin beharko du, bere ahalmenak zentzu guztietan gaindituta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide