Zumaiako Udaleko Kultura Saila dagoeneko santelmoei begira jarri da. Oraindik ez dira Inauteriak heldu, baina San Telmo jaien antolaketa lanetan hasia dago jada. Hala, lehen bilera bat deitu du kresal kutsuko festak antolatzen hasteko. Otsailaren 13an egingo dute bilera, ostegunez, 19:00etan hasita, Alondegian.
"Jaiak beti lankidetzan antolatu izan ditugu, eta aurten ere zuekin partekatu nahi dugu udalak santelmoekiko egindako hausnarketa eta dugun proposamena; helburu horrekin lehen bilera batera dei egiten dizuegu", azaldu dute.
Santelmoak aurten apirilaren 25etik 28ra eta maiatzaren 2tik 4ra bitartean ospatuko dira Zumaian.