Erosi Gertu, busti gabe! izeneko kanpaina jarriko du martxan Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak "bezeroen erosketa-esperientzia hobetzeko" asmoz. Kanpaina horren bidez, saltokiek aterki bana izango dute bezeroen eskura jartzeko.
"Aterki horiek establezimenduetan egongo dira eskuragarri, bezeroek euria egiten duenean erabili ahal izan ditzaten. Bakoitzak saltokiaren izena izango du, bezeroak berriz ere dendan uzteko aukera izan dezan", azaldu dute Gertuko arduradunek.
"Espero dugu ekintza txiki honek bezeroen zerbitzuan eta erosotasunean lagunduko duela, gure saltokiaren irudia indartuz", gaineratu dute.