Zesta puntako lau partida jokatuko dituzte asteburuan Aitzurin

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 23a, 09:24

Aitzurin jokatutako pilota partida baten artxiboko irudia.

Bina partida jokatuko dituzte ostiralean eta larunbatean Zumaiako pilotalekuan.

Zesta puntako lau pilota partida jokatuko dituzte datorren asteburuan Zumaiako Aitzuri pilotalekuan, ostiralean eta larunbatean bina. 

Bihar, 19:15ean hasita, kadete mailako bi norgehiagokak izango dira, biak ere Zumaiako eta Noaingo (Nafarroa) pilotarien artekoak. Lehenbizi, Zumaia B eta Noain C arteko partida jokatuko dute, eta ondoren, 20:00etan, Zumaia A eta Noain B artekoa izango da.

Larunbatean, 16:15ean hasiko da kirol jarduera Aitzurin. Hasteko, Zumaia eta Hondarribiko infantil mailako pilotariak neurtuko dira; ondoren, 17:00etan, nagusien kategoriako Zumaia eta Cabanillas B klubetako puntistak kantxaratuko dira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide