Orioko errioan jokatuko dute bihar batel ligako hirugarren jardunaldia

Juan Luis Romatet 2025eko urtarrilaren 24a

Zumaiako batela, pasa den larunbatean Pasaian. (Telmo Deun A.E.)

Goizeko 11:00etan hasiko dituzte estropadak, Zarautz Arraun Elkarteak antolatuta, eta bertan izango dira Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteko ontziak.

Gipuzkoako batel ligako hirugarren jardunaldia jokatuko dute bihar goizez Orioko errioan, Zarautz Arraun Elkarteak antolatuta. Infantiletan hasi eta maila absolotura bitarteko estropadak jokatuko dituzte. 

Irteera eta helmuga puntua herriko plaza parean kokatuko dute. Behin aterata, errioan gora egingo dute, kategoriaren arabera distantzia konkretu bat betez: infantilek 1.000 metro egingo dituzte, promesek 1.500, eta jubenilek eta maila absolutokoek 2.000 metro. 

Orioko hitzorduan izango dira aurten Telmo Deun arraun elkarteak uretaratu dituen bost ontziak. Lan ona egin dute jokatutako bi jardunaldietan–urtarrilaren 12an Errenterian, eta 18an Pasaian–. Infantik neskak bederatzigarren dira, promesa neskak eta mutilak, biak bigarren, eta lehenak maila absolutoko mutilak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide