Abixu laranja egoera aurreikusi da biharko egunean haize zakarraren ondorioz. Euskalmetek hainbat gomendio argitaratu ditu herritarrentzat eta Udalak arretaz ibiltzeko eskatu die.
Udalak neurri guztiak jarri ditu martxan Larrialdi Mahaiarekin bildu ondoren: obrak tarteko aldamioak, gruak eta bestelakoak jarri dituztenekin harremanaten jarri dira azken egunetan, egitura horiek modu berezian heldu ditzaten eskatzeko; parolmuturreko bidea itxi egin dute abixu laranja dagoen bitartean; eta azkenik, lorezaintza zerbitzua, udaltzaingoa eta UKUE (hondakinak eta edukiontziak kudeatzen diteun erakundea) koordinatuta daude.
Hona hemen ikusgai Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Metereologiako Zuzendaritzaren aholkuak:
HERRITARENTZAKO GOMENDIOAK:
Etxeetan hartu behar diren prebentzio neurriak:
- Itxi ateak, eta finkatu lehioak eta olanak.
- Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak.
Kalean bazaude:
- Behar-beharrezkoa ez bada, ez joan mendira adierazitako ordu horietan, eta, joan behar baduzu, babes-neurri egokiak hartu.
- Urrundu erlaitzetatik, hormetatik, zuhaitzetatik edo publizitate-hesietatik, eta kontu handiz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen aurrean bazaude.
- Aldamioak, garabiak eta obrako bestelako elementuak saihestu.
Bidaiaren bat egin behar baduzu:
- Ahal bada, ez egin errepideko joan-etorririk, eta, edonola ere, aurrez neurriak hartu.
- Informa zaitez joango zaren edo igaroko zaren aldeko meterologia-baldintzei buruz.
Itsasaldearekin lotutako neurriak:
- Urrundu zaitez haize gogorrek eragin ditzaketen olatuen eta mareen eragina jasan dezaketen lekuetatik.
- Ez erabili itsasontzirik, eta berrikusi horien amarrak.
- Ez egin uretako kirolik.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira
Herritarren segurtasuna bermatzeko eta ondorio txarrak ekiditeko, beharrezkoa da egoera honetarako prestatutako prebentzio neurriak errespetatzea. Informazio eguneratua Euskalmet-en webgunean eta Twitterren aurki daiteke (@Euskalmet eta @112_SOSDeiak).