Ana Goitiak "Katana" izeneko bakarrizketa aurkeztuko du ostegunean

Ian Ruiz Lizaso

Ana Goitiaren argazki bat (utzitakoa)

Eguneroko gaiak umorez aztertzen dituen ikuskizuna Emakumeon* Etxean lekuratuko da. 

Ana Goitiak "Katana" izeneko bakarrizketa aurkeztuko du urtarrilaren 30ean, Emakumeon* Etxean. Orduari dagokionez, arratsaldeko 18:30ean hasiko da ikuskizuna. Bertan, eguneroko bizitzako gaiak umorez aztertuko ditu, hala nola, egungo musika eta marketina, sold out fenomenoa, kontzertuetan guraso eta umeak egotearen moda, matxismoa eta lodifobia. Guztia euskaraz izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide