Santelmoetako danborrada antolatzeko lehen bilera egingo dute ostegunean

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 27a, 08:00

Iazko danborradako irudia. (Mireia Galarza Bastida)

Antolaketa lanak, ardurak, eta bestelako gaiak lotzeko asmoarekin bilduko dira datorren ostegunean, hilaren 30ean, Alondegian. 

Apirilaren amaiera eta maiatzaren hasiera bitartean ospatuko dira aurtengo San Telmo jaiak Zumaian. San Telmo egun bezperan izaten den helduen danborradak laguntzen du Kofradian egiten den banderaren igoera. Ekitaldi berezia da, oso maitea herritarren artean, baina lan handia ekartzen duena, bai egunean bertan, baita aurretik ere.

Horregatik, danborradaren antolaketa lanarekin hasteko, ardurak banatzeko, eta sor daitezkeen beste gaiez hitz egiteko bilera deitu dute datorren ostegunerako, hilaren 30, 19:30ean, Alondegian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide