Aita Mari futbol zelaia eta alboan dauden tenis eta padel pistak ixteko erabakia hartu zuen atzo Zumaiako Udalak. Izan ere, pasa berri den asteburuan izandako haize bolada bortitzek instalakuntzako argiteria dorre bat mugiarazi zuten. Horrek sor zitzakeen arriskuak ekiditeko, aipatu instalazioak itxi zituzten atzo goizez.
Udalak jakitera eman duenez, bai futbol zelaiak, baita tenis eta padeleko pistek, itxita jarraituko dute goizean zehar. Udaleko teknikariek egoera aztertuko dute goizean zehar, eta horren arabera hartuko dituzte erabakiak.