Gipuzkoako xake ligako hirugarren jardunaldia jokatu zuten pasa den larunbatean. Zumaiako Kbi xake klubeko taldeek denetariko emaitzak lortu zituzte zapatu arratsaldean jokatutako partidetan.
Preferente mailan lehiatzen ari den A taldeak garaipena erdietsi zuen Donostian, Gros C taldearen aurkako partidatan. 1,5-2,5 emaitzarekin irabazi zuten zumaiarrek. Jardunadi honetan Paulo Alberdik, Oier Sarasketak, Xabier Aranzabalek eta Fermin Laurobak ordezkatu zuen Kbiren A taldea. Hiru jardunaldi jokatuta, bere multzoko liderrak dira Zumaiakoak, 8 punturekin. Datorren larunbatean etxean jokatuko dute Gros E taldearen aurka.
Bigarren mailan dagoen B taldeak galdu egin zuen etxean Zarautz B taldearen aurka: 1-3 emaitzarekin nagusitu ziren zarauztarrak. Oscar Aizpurua, Miguel Angel Aguado, Iñaki Arrieta eta Miguel Manterolak jantzi zuten Kbiren jertsea jardunaldi honetan. Hiru jardunaldiren ostean, multzoko seigarren dira zumaiarrak, 6 punturekin. Datorren zapatuan Santikutz B taldearen aurka jokatuko dute.
Hirugarren mailan dabilen C taldeak, bere aldetik, bina berdindu zuen etxean Altuna y Uria B taldearen aurkako partidetan. Jose Rodon, Beniaarbi Mohamed, Pablo Perea eta Danel Sanchez aritu ziren jokoan jardunaldi horretan. Sailkapenean zortzigarren dira Zumaiakoak 4 punturekin. Tolosan jokatuko dute hurrengo jardunaldia.