Kostako errepidea itxi dute Zumaia eta Getaria artean olatuengatik

Juan Luis Romatet

Olatuek sor ditzaketen arriskuak ekidin nahian, N-634 errepidea itxi dute Zumaia eta Getaria artean. Bi herrien arteko joan etorria Meagako eta Garateko errepideetatik egin beharko da kostako bidea ireki bitartean. 

Olatuak gogor ari dira kolpatzen kostaldea, eta itsasoak sor ditzakeen arriskuak ekiditeko, N-634 errepidea itxi dute Zumaia eta Getaria artean, bi noranzkoetan. Errepidea berriro ireki arte, Zumaia eta Getaria arteko joan-etorriak Meagako eta Garate gaineko bideetatik egin beharko dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide