Asteburuan izandako haize bolada bortitzen ondorioz, Lubaki kiroldegiko tenis pistaren alboan dagoen argiteria dorrea kaltetuta geratu da. Dorrearen balantzek kalteak eragin zituzten haren oinarrian, eta segurtasunagatik tenis eta padel pistak eta Aita Mari futbol zelaian itxi beharrean aurkitu ziren.
Gaur eguerdian bisitatu dute azpiegitura udal ordezkariek, eta dorrea soltatzeko gai izan badira ere, ezin izan dute lekutik kendu. Hala, udalak azaldu duenez, ahalik eta azkarren saiatuko dira aipatu dorrea kentzen. Bitartean, kirol instalakuntza horiek itxita jarraituko dute erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.