Argiteriako dorrea kenduta, erabilgarri daude berriro futbol zelaia eta teniseko eta padeleko pistak

Juan Luis Romatet

Pitzadurak kaltelturako dorrearen zoruan. (Utzitakoa)

Haizeteengatik kaltetuta geratu zen argiteriako dorrea kendu dute gaur goizean, eta futbol zelaia eta teniseko eta padeleko pistak zabaldu dituzte berriro. 

Pasa den asteburuan izandako haize bolada bortitzek kolokan jarri zuten Aita Mari futbol ondoan zegoen argiteriako dorre bat. Aipatu dorrearen balantzek pitzadurak sortu zituzten zoruan, eta arriskuak ekiditeko futbol zelaia bera eta ondoan dauden teniseko eta padeleko pistak ixtea erabaki zuen udalak igande goizean. 

Teknikariak atzo bertaratu ziren, eta dorrea kentzeko erabakia hartu zuten. Ezinezkoa izan zuten, ordea, atzo dorrea eramatea. Gaur eraman dute kaltetutako azpiegitura eta, berriro erabilgarri jarri ditu kirol instalakuntzak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide