Balenciaga ontziolako lan gatazka

Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari beren eskakizunak helarazteko protesta egin dute Balenciagako beharginek

Maria Maya Manterola 2025ko urt. 28a, 12:30

Eusko Jaurlaritzaren eraikin aurrean elkartu dira lehenbizi, Donostian, eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren egoitzaren aurrean gero. Erakunde horietan beren eskakizunak entzunarazteko egin dute protesta, enpresaren likidazioa gero eta gertuago dagoela eta.

Bi elkarretaratze egin dituzte gaur goizean Donostian Balenciagako beharginek. Lehenbizi, goizeko 10:30ean, Eusko Jaurlaritzak Andia kalean duen egoitzaren aurrean bildu dira. Jarraian, Ekonomia eta Ogasun Ministerioak Okendo kalean duen egoitzara eraman dute protesta ekintza. Ontziolako lan gatazkan erakundeen inplikazio falta salatu nahi izan dute hala, izan ere, langileen ustez, Cofidesek eta Ekonomia Ministerioak bazkide industrial bat sartzeko eta kontratatutako itsasontziak eraikitzen hasteko edozein akordio blokeatzen jarraitzen dute.

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide