Emakumeen traineruaren babesle nagusia izango da Delteco

Juan Luis Romatet 2025eko urtarrilaren 28a

Zumaiako emakumeen trainerua, Ibaizabalen jokatutako estropadan. (Utzitakoa)

Euskotren ligara itzuliko da aurten Telmo Deun arraun elkartea, eta bide horretan Deltecoren babesletzak egonkortasuna emango diola uste du Zumaiako arraun elkarteak.

Delteco enpresak beste urte batez luzatuko du Telmo Deun arraun elkartearekin zuen babesletza hitzarmena. Hala, arraun elkarteak azaldu duenez, Gorostiagako Joxe Mari Korta industrigunean kokatzen den faktoria izango da Zumaiako emakumeen traineruaren babesle nagusia. Horrek egonkortasuna emango diola uste dute arraun elkartean, eta eta gehiago aurten berriro ere Euskotren ligan arituko direnean iaz igoera lortu ondoren. 

Telmo Deuneko presidente Iñaki Aristik ohar bidez adierazi duenez, "zuzendaritza berria sartu ginenetik, beraien ateak zabaldu dizkigute eta beti laguntzeko prest azaldu dira. Oso eskertuta gaude".

Eibarren sortua, lantokia Zumaian sortu zuenetik aritu da herriko arraun elkartea laguntzen. Hori dela eta, eskerrak eman nahi dizkio enpresari "emandako babesagatik".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide