Olatuek irudi ikusgarriak utzi dituzte paol muturrean eta errepidean

Maria Maya Manterola 2025ko urt. 28a, 18:39

Zumaia eta Getaria arteko kostako errepidea itxi egin dute itsasgorarekin batera. Errepidean ez ezik, paol muturrean ere irudi ikusgarriak utzi ditu denboraleak.

Olatuek gogor kolpatu dute kostaldea gaur arratsaldean. Alerta laranja ezarria zegoen 5-6 metroko olatuengatik, eta arriskuak ekiditeko, itxi egin dute Zumaia eta Getaria kostatik lotzen dituen N-634 errepidea. Itsasgora 16:00etan izan da, eta errepidean ez ezik, paol muturrean ere irudi ikusgarriak utzi dituzte olatuek. 

Bihar, asteazkena, egoerak hobetzera egingo du, eta abisu horia egongo da indarrean, haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik.

 

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide