Ez da pilota partidarik faltako datorren asteburuan Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Ostiralean hasi eta igandera bitartean bost pilota partida jokatuko dituzte frontoi horretan, zesta punta eta eskuzko modalitatetan.
Ostiral iluntzean, 19:15etan hasita, zestako bi partida jokatuko dituzte Aitzurin. Hasteko, Zumaia eta Noain neurtuko dira ohorezko mailan, eta ondoren Zumaia eta Gasteiz nagusietan.
Larunbat arratsaldea pilota jarduerez beteta dator. Lehenbizi, 16:00etan, eskuzko topaketak jokatuko dituzte benjamin mailako haurrek. Haren amaieran, 18:00etan hasita, zesta puntako bi partida jokatuko dituzte Zumaiako Kirol Elkarteko puntistek: Zumaia eta Danok Bat 2-ren artekoa alebin mailan, eta Zumaia A eta Gasteiz A-ren artekoa kadetetan.
Kadete mailako zesta punta partida izango da igandean, 10:00etan hasita: Zumaia B eta Berriatua A-ren artekoa.